Gazterik hasi zen idazten, eta bere artikuluak ohiko bihurtu ziren
zeruko argia aldizkarian. Euskal Kantagintza Berriko partaide nagusietarikoa izan zen: 1965ean, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Joxean Artze, Jose Angel Irigarai eta Lourdes Iriondorekin batera, abian jarri zuen Ez Dok Amairu
taldea. Sasoi haiek gogoan, hau esan zuen Letek: "Kantarien lana,
errekuperazio lan bat zen, beste ezer baino lehen. Kantatzeko era
herrikoi baten errekuperatzearekin batera —kanta zaharrak ere jasoz—,
hizkuntzaren eta herri kontzientziaren errekuperazioa. Kanta, nola edo
hala borrokarekin lotzen da. Herri batek irauten jarraitzeko zeraman
borroka larriarekin, hain zuzen". 1972
. urtean, Ez Dok Amairu taldea desegin zen; Letek, ordurako emazte zuen Lourdes Iriondorekin batera, kantagintzan jarraitu zuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario